5.3. Pertsona eta familia zabalen edo hurbilekoen egokitasunari buruzko balorazioa - haurtzaroeskuliburua
5.3. Pertsona eta familia zabalen edo hurbilekoen egokitasunari buruzko balorazioa
Pertsona eta familia zabalen edo hurbilekoen harrerarako egokitasuna baloratzeko prozesua beste pertsona eta familientzako berbera da, kasu hauetan izan ezik:
- Prozesu horrekin lotutako egitekoak (eskaerak jasotzea, FAHLPra bideratzea, proposamen-txostena jasotzea, HNZBTrako txostena prestatzea, etab.) egiten dituen AFAko teknikaria izango da kasu koordinatzailea.
- Balorazioaren ardatza pertsona edo familia bat haur edo nerabe jakin batentzat egokia den zehaztea izango da.
- Adin goiztiarretan izan ezik, kasu guztietan, haur edo nerabeak harrerari dagokionez zer iritzi duen eta zer nahi duen jaso beharko da balorazioan. Halaber, harrerarako zenbateraino dagoen prest eta harrerak haren premiei eta interesei zein mailatan erantzungo dien ere jasoko da. Informazio hori haur edo nerabearengandik lortuko da zuzenean edo, egokiagoa balitz, hirugarren iturri kualifikatuetatik (adibidez, harrera zentroko hezitzaileak, tratamenduan dagoen haur edo nerabearen psikologoa).
- Ataleko taldeko arduradun teknikoak aurkeztuko dio proposamena HNZBTri.