7.3. Harrera formalizatzea

Harrera —familia zabalean zein beste familia batean— hasteko eguna gerturatzen denean, harrera familiak eta haur edo nerabeak, 12 urtetik gorakoa bada, Kode Zibilaren 173.2 artikuluak eskatzen duen baimena sinatuko dute, horretarako eskuragarri dagoen ereduaren arabera. 

Kasu koordinatzaileak harrera familiaren banku titulartasunaren ziurtagiria jasoko du, eta administrazioko langileei helaraziko die, harreragatiko konpentsazio ekonomikoa kudeatze aldera (36. laguntza). 

Kasu koordinatzaileak kasu plana berrikusiko du, hala badagokio, edo ad hoc txosten tekniko bat egingo du HNZBTrentzat, harrera formalizatzeko proposamenarekin. 

Jarraian, foru diputatuak harreraren ebazpena, ziurtagiria eta kontratua (eranskina) sinatuko ditu. Hamabi hilabeteko edo gehiagoko aldi baterako harreretan, hala dela jasoko da ziurtagirian, harrera familiak aitatasun eta/edo amatasun baimenak eskatu ahal izan ditzan. Haur edo nerabea zazpi urtetik gorakoa bada, harrera ziurtagirian arreta berezia behar duela zehaztuko da.

Kontratua bi alderdiek (diputatuak eta harrera familiak) sinatuko dute, behin HNZBTk onetsi ostean. Behin hori eginda, fiskaltzari bidaliko zaio ebazpenarekin batera.  Harrera formalizatzen den egunean hasiko da 36. laguntza, eta harrera familiari aparteko gastuetarako laguntzen deialdia jakinaraziko zaio (37. laguntza).

Ondoren, harrera zentroan edo etxean baja emateko ebazpena sinatuko da, edo, bestela, premiazko familia harrera izan bada, harreraren geldiarazpena, 36. laguntzaren amaiera eta/edo FAHLPren esku-hartzearen amaiera.