1.2. Artatutako haurrak eta nerabeak - haurtzaroeskuliburua
1.2. Artatutako haurrak eta nerabeak
Egoitza harrera zaintza neurria behar duen edozein haur edo neraberi aplika dakiokeen arren, sei urtetik gorako haur eta nerabeekin bakarrik erabili beharko da. Adin horretatik beherakoei familia harrerako neurriak emango zaizkie. Adin goiztiarrago horietan, haien interes gorenak hala gomendatzen duenean bakarrik soilik aplikatu ahal izango litzateke, eta kasu planean behar bezala justifikatu beharko litzateke.
Sei urtetik beherako haurren premiekin gertatzen den bezala, laguntza intentsiboagoa behar duten haur eta nerabe desgaituen kasuan ere saihestu egin behar da egoitza harreraren neurria; familia harrera espezializatuko neurriak emango zaizkie.