10. Inoren kargura ez dauden haur eta nerabe migratzaileentzako arreta espezifikoa

Inoren kargura ez dauden haur eta nerabe migratzaileentzako arreta premia oso espezifikoen araberakoa da, eta premiok kontuan hartu beharko dira arretarako programak diseinatu eta garatzean. Normalizazio eta gizarteratze irizpideetatik abiatuta, egoitza baliabideak foru aldundiaren tutoretzapean edo zaintzapean dauden gainerako haur eta nerabeekin partekatzea da desiragarriena, baina, kasu asko iristen direnez —eskuarki berehalako eta planifikatu gabeko sarrerak izaten dira—, beharrezkoa da lehen harrerako baliabide espezifikoak izatea haur eta nerabeen talde horrentzat. Bertan, haien premia zehatzei erantzuten dieten prozedurak garatzen dira. Hainbat konturekin dute zerikusia: hizkuntza eta hasierako komunikazio zailtasunak, dokumentazioak, eskola prestakuntza egokitua hastea eta abar.

Era berean, egoera horretan haur eta nerabe ugari daudenez, bereziki nerabeak, eta adin nagusitasunetik hurbil daudenez, beharrezkoa da emantzipazio prozesuetan eta programetan oinarritutako esku-hartzea burutzea. 

AFAk jarraibide espezifikoak garatuko ditu inoren kargura ez dauden haur eta nerabe migratzaileei arreta emateko, bai arreta espezifikoko programetarako, bai beste haur eta nerabe batzuekin bizi diren egoitza baliabideetan esku hartzeko.