11.2. Egoitza baliabidearen ebaluazioa

Egoitza baliabide bat kudeatzen duen erakunde bakoitzak baliabidearen barneko funtzionamendua eta prestakuntza funtzionamendua ebaluatzeko sistema bat diseinatuko du (etengabeko hobekuntzarako). Gutxienez alderdi hauek bilduko ditu:

  • Kalitate ebaluazioa: Egoitza Harreraren Kalitate Estandarrak (EQUAR) betetzen direla egiaztatzean oinarritzen da. Metodologiak barne hartuko du haur eta nerabeen eta haien familien gogobetetzea, bai eta langileek beren eginkizunak betetzean duten gogobetetzea ere.
  • Emaitzen ebaluazioa: GHBPren eta kasu planaren helburuak betetzean oinarritua. Horrez gain, emaitza akademikoak eta prestakuntzakoak, lanekoak, osasunaren eta tratamendu terapeutikoen arlokoak, gizarteratze adierazleak (komunitateko jarduerak) eta haur eta nerabeen garapenerako garrantzitsuak diren beste hainbat sartuko dira.

Barne ebaluazioak urtero egin beharko dira, eta zentroaren proiektuan txertatu beharko dira ebaluazioa egiteko metodologia eta tresnak. Emaitzak urteko memorietan jasoko dira.

Aldizka kanpo ebaluazioak egitea gomendatzen zaie erakundeei. Agentzia edo ikerketa talde espezializatuek egin ditzakete.