2. Egoitza harrerako programen tipologia

HNLren 236.2 eta 236.3 artikuluetan jasotzen den bezala, artatzen diren haur eta nerabeen behar espezifikoei erantzuteko hainbat programatan dibertsifikatuko da egoitza harrera:  

  • Premiazko harrera programa: berehalako esku-hartzea behar duten kasuetarako, haur edo nerabearen egoera familiarra, pertsonala eta soziala ebaluatu eta babes-neurri egokiena hartu ahal izateko.
  • Oinarrizko programa orokorra: beste programa espezializaturik behar ez duten haur eta nerabeen premiei bere kabuz erantzuteko gai den edozein egoitza harrerako programaren oinarrrizko erdigunea.
  • Emantzipaziorako prestatzeko programa: famili berriz elkartzea aurreikusten ez den 14 urtetik gorako nerabeei dago zuzenduta, helduaro independenterako trantsiziorako presta daitezen.
  • Emantzipazio programa: emantzipaziorako prestatu behar diren 16 urtetik gorako nerabeentzat. Helduen bizimodu independentearen oso antzeko bizikidetza testuingurua eskaintzen zaie, autokudeaketaren bidez funtziona dezakeena.
  • Jokabide nahasmenduak dituzten adingabeentzako programa jokabide nahasmenduak dituzten adingabeentzako programa: oinarrizko programa orokorraren esparruan arreta bideraezina egiten duten jokabide bereziki disruptiboak dituzten 13 eta 17 urte bitarteko nerabeentzat. Aldi baterako neurria da, nahasmendu emozionalak eta jokabide nahasmenduak tratatu eta, ondoren, ahal bada, oinarrizko programara edo emantzipazio programara igarotzeko.
  • Jokabide arazoak dituzten adingabeei laguntza intentsiboa emateko programa espezializatua 13 eta 17 urte bitarteko nerabeentzat, jokabide disruptiboak, disozialak edo antisozialak badituzte behin eta berriz, gizarte arauak eta hirugarrenen eskubideak urratzen badituzte eta beren buruari edo hirugarrenei kalte edo galera larriak eragiteko arrisku nabarmena badakarte. Aldi baterako da hori ere, oinarrizko programetara edo emantzipazio programetara itzultzeko edo igarotzeko. 

Aurrekoaz gain, AFAk Ondoan programa du guraso bakarreko familientzat eta haurdun dauden emakumeentzat. Horren helburua pertsonan hauen premiak asetzea da: babesgabezia egoeran edo babesgabetasun arrisku larrian dauden adingabeak, gurasoetako baten egoitza arretarekin batera (ebaluazio diagnostikorako, esku hartzearen baloraziorako, guraso gaikuntzarako); babesgabezia egoeran edo babesgabetasun arrisku larrian eta haurdun dauden nerabeak, eta haurdun dauden eta jaio aurreko tratu txar larriak jasaten ari direla antzeman zaien emakumeak.