3.2. Egitura eta etxebizitza mota - haurtzaroeskuliburua
3.2. Egitura eta etxebizitza mota
HNLren 236.4 artikuluak dioen legez, egoitza harrerako programak egoitza harrerako bi baliabide mota handitan egituratu ahal izango dira, beren helburuen eta programa bakoitzaren eta artatutako haur eta nerabeen premien arabera:
- Egoitza zentroak.
- Etxebizitza arruntetan kokatutako pisuak, familien antzeko baldintzetan bizi diren haur edo nerabeen nukleo txikiak dituzten egoitza harrerako ereduei erantzuna ematen dietenak.
Bai pisuen kasuan, bai tamaina handiagoko egoitzen kasuan, normalizazio printzipioa kontuan izan beharko da, haur eta nerabeek komunitatean duten familia giroaren ahalik eta antzik handiena izan dezaten irudiek, baliabideek eta ekipamenduek.
Egoitza zentroak, edukiera handiagoa izan arren, tamaina txikiko bizikidetza unitateetan banatu behar dira (pisuen antzera); bakoitza bere espazio izango du, eta ahalik eta independentziarik handiena. Horrela, haur edo nerabe bakoitzak elkarbizitza ingurune txikia izango du; saihestu egingo dira izaera instituzionalizatzaileagoak dituzten inguruneak.