3.3. Ekipamendua - haurtzaroeskuliburua
3.3. Ekipamendua
Ekipamenduak ohiko gizarte estandarrei erantzun behar die, eta erosotasuna eta konforta bermatuko da. Koloreak, apaingarriak eta altzariak harrera egin zaien haur eta nerabeen adinetara egokitu behar dira. Beren logelak apainduko dituzte bereziki, baina baita espazio komunak ere.
Logelek indibidualak edo bikoitzak izan beharko dute, eta ikasteko eta aisialdiko jarduerak (musika entzutea, irakurtzea, etab.) egin ahal izateko behar den guztia izango dute.
Hezkuntza taldeek egoitza harrerako baliabideen ordena, garbitasuna eta irudia zainduko dute, eta, horretarako, beharrezkoak diren egiteko guztietan inplikatuko dituzte haur eta nerabeak, ikasteko helburuarekin.