3. Baliabide materialak - haurtzaroeskuliburua
3. Baliabide materialak
Egoitza harrera haur eta nerabeen etxea da denbora batez. Horregatik, egoitza harrerako baliabideek bizikidetzarako leku erosoak, abegikorrak, beroak eta etxebizitza edo familia etxe baten antzekoak izan behar dute, ahal den neurrian. Horren barruan sartzen da premiak asetzeko beharrezko baliabide komunitarioak dituen ingurune batean egotea.