4.2. Langile aukeraketa - haurtzaroeskuliburua
4.2. Selección de personal
Langileak hautatzeko prozedurek egokiak izan beharko dute, haur eta nerabeen interes gorena eta haien eskubideen babesa zaintzeko helburuarekin.
Definitutako irizpideekin egingo dira. Hona hemen batzuk: kualifikazio akademikoaren balorazioa, haur babeseko eta egoitza harrerako prestakuntza osagarria, antzeko edukia duten lanetan izandako esperientzia, hautagaiaren ezaugarriak, jarrerak eta gaitasun pertsonalak, bai eta babesgabetasunean dauden haur eta nerabeekin lan egiteko eta lanpostuaren eginkizunak betetzeko egokia den ere, aplikatzen den egoitza harrerako programaren arabera.
Langileak hautatzeko prozedura etapaka egingo da. Hautagaiei elkarrizketak egingo zaizkie eta, hasierako hautaketaz gain, profesional bakoitzaren jardunaren eta praktiken jarraipen egokia egingo da.
Arreta berezia jarriko zaio lanpostura sartzeko prozesuari. Ezarritako protokolo bati jarraituko zaio, eta probaldia egingo da. Bertan, langile berriak talde profesionalean esperientzia duen kide baten ikuskapenaren pean beteko ditu bere eginkizunak. Hala, errazago egokituko da, eta praktikan gai den ebaluatuko da. Probaldia gainditu egin beharko dute lanpostua lortzeko. Langile berriak ez dira inoiz bakarrik hasiko lanean, alegia, esperientzia handiagoa duten beste profesionalen laguntzarik gabe.
Aldian-aldian, sistematikoki eta objektiboki ebaluatu beharko da langile guztien jarduna eta lanbide eginkizunen egokitasuna —ez soilik langile berriena—, eta, beharrezkoa denean, zuzentzeko eta hobetzeko mekanismoak ezarri beharko dira.
Ahal den guztietan, parekotasuna egon beharko du sexu desberdineko profesionalen artean, artatutako haur eta nerabeei erreferentziazko eredu askotarikoak emateko.