4.4. Langileen prestakuntza

Eskatutako titulazioaz eta esperientziaz gain, egoitza harrerako langileek prestakuntza teorikoa eta praktikoa izan beharko dute beren lanbide jardunerako garrantzi berezia duten hainbat gairen inguruan.

Besteak beste, hauek izan daitezke gaiok:

  • Egoitza harreraren arau esparrua, haur eta nerabeen, familien eta langileen eskubideak eta betebeharrak.
  • Haur eta nerabe bakoitzaren premia indibidualak ebaluatzeko teknikak, GHBP bat diseinatzeko.
  • Hezkuntzaren arloko banakako proiektua diseinatu eta ebaluatzea.
  • Atxikimenduaren teoria eta lotura lantzeko eta hezkuntza lana burutzea ahalbidetuko duen harreman oinarri bat eratzeko teknikak.
  • Trauman eta haurtzaroko esperientzia kaltegarriei heltzean oinarritutako hezkuntza ikuspegiak.
  • Egoitza harreraren testuinguruko krisietan esku hartzeko teknikak.
  • Prebentzioa, detekzio goiztiarra eta esku-hartzea sexu indarkeriako egoeretan.
  • Internet eta sare sozialak modu seguruan erabiltzea.

Erakundeek aldian behin jaso beharko dituzte egoitza harrerako langileek prestakuntza edukiei dagokienez egiten dituzten iradokizunak.