4.5. Kanpoko gainbegiratzea

Talde profesionalen lanaren eta funtzionamenduaren gainbegiratze teknikoa egingo da, enpresatik kanpokoa.

Arduradunei laguntza erregularra emateko saioak izango dira, hezkuntza taldeek zer indargune eta ahulezia dituzten jakin dezaten eta talde horiekin lider eraginkorrak izateko tresnak izan ditzaten.

Orobat, laguntza zuzeneko hezkuntza taldeari laguntza erregularra emateko saioak egingo dira, bai kasuak eta esku-hartzeak aztertzeko, bai profesionalei krisi edo zailtasun egoeretan laguntzeko.  

Urtero, abenduaren 31 baino lehen, zerbitzuaren hurrengo urterako jarduketa programa aurkeztu beharko da AFAn, gainbegiratzea egingo duenaren curriculum profesionalarekin batera.