5.1. Bideratzea

Eskuliburu honetan babes neurriei buruzko erabakiak hartzeko ezartzen diren prozeduren arabera egingo da egoitza harrerako baliabide batera bideratzeko prozesua. Nolanahi ere, bideratzea egiteko, kasu berriaren egoerari, garapenari eta premiei buruzko beharrezko informazio guztia eman beharko zaio baliabide hartzaileari, harrera egokia prestatu ahal izateko. 

Bideratzea tartean diren profesionalen arteko kontaktuen edo koordinazio bileren bidez egingo da. Haur eta nerabeekin ere egingo dira horiek, baita haien familiekin ere, ahal den guztietan. 

Premiazko egoeretan, AFAren aldetik premiazkoak ez diren sarreretan eta egoitza baliabideen arteko bideratzeetan, horretarako ezarritako prozeduren arabera jokatuko da.