8.2. Interneten eta sare sozialen erabilerarekin lotutako arazoak nola prebenitu eta horien aurrean nola jardun - haurtzaroeskuliburua
8.2. Interneten eta sare sozialen erabilerarekin lotutako arazoak nola prebenitu eta horien aurrean nola jardun
Haur eta nerabeen egungo hezkuntzaren alderdirik kezkagarrienetako bat Interneten eta sare sozialen erabilera da, gailu mugikorrak erabiltzen hasteko eta baliabide horietara sarbidea izateko adin egokiei buruzko eztabaidetatik abiatuta.
Gaiaren garrantzia ikusita, egoitza harrerako profesionalek jaso behar duten prestakuntzan eduki horiek agertzeko beharra azpimarratu dugu kapitulu honetan, bai eta gaitasunak garatzean ere, modu jarraituan programatu eta egin behar den hezkuntza jarduera gisa. Egoitza baliabideek arlo horretan gauzatuko dituzten hezkuntza jarduketen ildoak jaso beharko dituzte hezkuntza proiektuetan.
Haur edo nerabearen aurkako sexu indarkeriaren eta esplotazioaren arazoaren kasuan gertatzen den bezala, gai horri buruzko jarduketa gidak eta materialak izan beharko dituzte egoitza baliabideek. Bereziki gomendatzen da Zibersegurtasuneko Institutu Nazionalak prestatu eta bildutako materialak eta jarduerak kontsultatu eta erabiltzea. Institutu horrek tresna didaktiko eta jarduera ugari ditu, bai eta Interneten erabilera seguru eta positiboan hezteko gidak eta materialak ere.