8.3. Baimendu gabeko ez-etortzeen aurrean nola jardun - haurtzaroeskuliburua
8.3. Baimendu gabeko ez-etortzeen aurrean nola jardun
Batzuetan, ez-etortzeak gertatzen dira, normalean nerabeenak. Harrera baliabidea baimenik gabe uzten dute, eta denbora luzeagoan edo laburragoan ez da jakiten non dauden. Gorabehera horiek oso arriskutsuak dira, indarkeria egoera larriak jasateko arriskua dutelako. Foru aldundiari lehenbailehen jakinarazi behar zaizkio.
AFAk baimenik gabeko ez-etortzeen aurrean jarduteko protokoloa du, eta egoitza harrerako baliabideak kudeatzen dituzten erakunde guztiek aplikatu beharko dute hori. Protokolo horrek hauek barne hartzen ditu: ez-etortzearen hasierako balorazioa egiteko jarduketa, bilaketaren hasieran eta agintariei, kasuaren ardura duten profesionalei eta jatorrizko familiei jakinaraztean, eta, azkenik, haur edo nerabea jasotzeko edo itzultzeko jarraibideak.
Protokolo formal horretaz gain, egoitza baliabide bakoitzeko hezkuntza proiektuek itzultzen direnean erantzuteko zenbait jarraibide ezarri beharko dituzte, haur edo nerabearen egoera fisikoa eta emozionala baloratzeko eta berehalako premiak asetzeko (elikadura, higienea, laguntza afektiboa, etab.). Erantzun lagungarria, ulermenezkoa eta gertutasunekoa planteatu beharko da, haur edo nerabeak zer jasan ahal izan duen jakiteko; hasierako erantzuna edo erantzun nagusia ez da zehapen neurriak hartzea izango.