2.5. Guraso ahala kentzeko eta adopzio prozedura hasteko proposamenak aurkeztea epaitegian

HNZBTk onetsi beharko ditu guraso ahala kentzeko proposamena duten kasu planak. Kasu koordinatzaileak prestatuko du proposamen-txostena, eta ataleko arduradun teknikoaren oniritzia beharko du. 

Babes erakundearen letradu ordezkariak aurkeztuko du adopzio proposamena epaitegian. Aurkeztutako proposamen hori eta adopzioa eratzen duen ondorengo epai judiziala adopzioen erregistroan inskribatuko dira.

Agintaritza judizialari aurkezten zaizkion adopzio irekiko proposamenetan, alderdi hauei buruzko jarraibide orokorrak zehaztuko dira: haur edo nerabearen interesaren harira aldekotzat jotzen den harremanaren eta/edo komunikazioen aldizkakotasuna, iraupena eta baldintzak. Filiazio naturaleko anai-arreben arteko harremanaren alde egin behar da bereziki eta ahal den guztietan (HNLren 267.5 art.)

Adopzioa proposatzen zaien eta foru aldundiaren tutoretzapean dauden haur eta nerabeek adopziorako baimena eman beharko dute, epailearen aurrean, hamabi urte baino gehiago dituztenean. Ostera, hamabi urte baino gutxiago dituztenean, epaileak entzun egin beharko die, haien adinaren eta heldutasunaren arabera (KZren 177 art.).