1.1. Premiazko egoeretarako harrera eta arreta sistemak

Arabako Lurralde Historikoko haurrei zuzendutako gizarte zerbitzuek azkar erantzun eta esku hartu behar dute beren eskumeneko lurralde eremuan jasotzen dituzten premiazko jakinarazpenen aurrean. Batera, urteko 365 egunetan eta eguneko 24 orduetan etengabeko arreta eskaini behar duen zerbitzu sistema baten bidez lortuko da hori. Zerbitzu horien osaerari eta jarduteko prozedurari buruzko informazioa zerbitzu komunitarioen eta herritar guztien artean zabaldu behar da, eta erantzukizun hori UGZena da. 

Mota horretako jarduketetan zerbitzu hauek hartzen dute parte:

  1. UGZ eta AFA (zehazki, Jaso, Baloratu eta Orientatzeko Atala, hau da, JBOA). Ohiko arreta ordutegian (09:00-14:30), premiazko egoeren edo premiazko babes jarduketak behar izan ditzaketen egoeren komunikazioei erantzun behar diete.
    UGZek eta AFAk sistema bereziak izan behar dituzte zerbitzu horietara laneko orduetan heltzen diren premiazko egoerak behar bezala identifikatzen direla eta horiei beharrezko arreta ematen zaiela bermatzeko.  AFAren kasuan, guardiako arreta txandak izango ditu JBOAko teknikarien artean. 
  2. Gizarte Larrialdietako Udal Zerbitzua (GLUZ). UGZren eta AFAren arretarako lan ordutegitik kanpo esku hartzen du.  
  3. Polizia, adingabeen fiskaltza eta epaitegiak. Batzuetan premiazko egoeren hartzaile zuzen bihurtzen dira.

Beharrezkoa den premiazko egoeretan, GLUZk, segurtasun indar eta kidegoek, fiskaltzak edo epaitegiek AFAren mendeko premiazko harrera zentroetako batera eraman ahal izango dute haur edo nerabea. Ondoren, AFAk esku hartzeko prozesuarekin jarraituko du.  Ustezko delituak dauden egoeretan, dagokion epaitegiak ere esku hartuko du, eta ebazpena emango du.