1.4. Premiazko egoerak UGZtik AFAra bideratzea - haurtzaroeskuliburua
3.4. Premiazko egoeretan eta kasuistika berezietan nola jardun
1.4. Premiazko egoerak UGZtik AFAra bideratzea
Premiazko egoera bat esku-hartze prozesuaren edozein unetan identifika daiteke UGZn: Harrera, ikerketa, hasierako ebaluazioa edo arreta pertsonalizatuko plana gauzatu bitartean.
Premiazko babes neurri bat behar izan dezakeen egoeraren bat detektatzen badute UGZen esku-hartzearen edozein unetan, kasua berehala bideratuko dute AFAra eskura duten informazioarekin. AFAk hartuko du bere gain, eta ikerketa osatzeaz arduratuko da, beharrezkoa bada, eta, hala badagokio, legezko babes neurri egokiak hartzeaz.
Irizpide orokor gisa, UGZek premiazko babes neurria behar duela dirudien egoera bat detektatzen dutenean, honela jardungo dute:
- Profesionalak ez diren beste iturri batzuen jakinarazpena bada, UGZk ezagutzen ez duen haur edo nerabe bati buruzkoa, zuzenean segurtasun indar eta kidegoekin harremanetan jartzeko esango zaio informatzaileari.
- Hirugarren iturri profesionalen jakinarazpena bada (adibidez, segurtasun indar eta kidegoak, ospitalea, ikastetxea), UGZk ezagutzen ez duen haur edo nerabe bati buruzkoa, zuzenean eta berehala AFArekin harremanetan jartzeko esango zaio informatzaileari, eta ziurtatuko da baduela horretarako informazioa 945 121 060; JBOAko taldeko arduradun teknikoa: 945 121 076; AFAko zuzendariordetza: 945 121 077).
- UGZk aldez aurretik ezagutzen duen kasua bada, telefono bidez berehala deituko zaio JBOAko taldeko arduradun teknikoari. Eskura duten informazioa helaraziko dute, ikerketa amaitu izana beharrezkoa izan gabe. Aldi berean, premiazko txostena bidaliko dute email enkriptatu bidez —kasuaren informazio garrantzitsuena agertuko da bertan—. Emailaren gaian “Premiazko egoeraren jakinarazpena” jarriko da. Halakorik badago, haur edo nerabea familia ingurunetik bereizi gabe haren babesa bermatzea ahalbidetuko duten esku hartzeko aukeren inguruko balorazioa gehituko da.
JBOAko taldeko arduradun teknikoa ez badago une horretan, AFAko administrariekin jarriko da harremanetan, eta atalean guardia egiten zein teknikari dagoen jakinaraziko du hark. Emaila teknikari horri bidaliko zaio, eta kopia bat bidaliko zaio JBOAko taldeko arduradun teknikoari, aurreko paragrafoan adierazitako jarraibideen arabera. Une horretan bidalitako txostena txosten zehatzagoekin edo beste iturri batzuetakoekin osatu ahal izango da (adibidez, medikuaren txostenak, eskola txostenak, polizia txostenak).
Premiazko egoerak AFAri jakinarazteko txostenean, informazio hau jasoko da, eskuragarri dagoen neurrian:
| UGZtik AFAra premiazko egoerak jakinaraztean eman beharreko informazioa | |
|---|---|
| 1. Txostena bidaltzen duen zerbitzuaren eta profesionalaren identifikazioa. Data. 2. Haur edo nerabea eta familia identifikatzeko datuak. ; 3. Kasuaren aldez aurreko historia UGZn: kasu ezaguna edo berria. Ezaguna bada, egindako esku-hartzearen laburpena, kronologikoki ordenatuta. 4. Premiazko egoeraren berri zer egunetan eta ordutan izan zen, baita zer prozeduraren bidez ere. Haur edo nerabea zer egoera zehatzetan zegoen. UGZ/GLUZk gauzatutako jarduketa. 5. Balorazioa zer egitatetan oinarritzen den babesgabetasun kasu larria dela, haur edo nerabea arrisku larrian dagoela eta premiazko babes neurria hartu behar dela ondorioztatzeko. 6. AFArako jarduketa proposamena: 6.1. Haurra edo nerabea familia etxetik ateratzea ez dakarren babes neurri bat hartzea zergatik ez den posible edo egokia. 6.2. Hala badagokio, haur edo nerabeari senideekin edo hurbileko pertsonekin premiazko harrera egiteko proposamenaren justifikazioa. Horiei buruz dagoen informazioa, eta amak, aitak edo legezko arduradunek zenbateraino onartzen duten harrera. 7. Ama, aita edo legezko arduradunek eta haur edo nerabeak zer erantzun duten UGZ/GLUZren esku-hartzeari dagokionez, eta AFAren jarduketaren aurren zer erantzun aurreikusten den. 8. Kasua bada, AFAra bidaltzea aurreikusten diren txosten osagarriak. 9. Zerbitzu, profesional edo informatzaile esanguratsuak. 10. Bestelako informazio garrantzitsua. |
|
Txosten guztiak erakundeen artean txostenak bidaltzeko prozedurari jarraituz bidaliko dira.