3.3. Haurra jaio eta gero hura adopzioan entregatzeari buruzko informazioa eskatzen duten emakume haurdunak - haurtzaroeskuliburua
3.4. Premiazko egoeretan eta kasuistika berezietan nola jardun
3.3. Haurra jaio eta gero hura adopzioan entregatzeari buruzko informazioa eskatzen duten emakume haurdunak
Behin haurra jaio eta gero, jaioberria adopzioan emateari buruzko informazioa eskatzen duten emakume haurdunak zuzenean sartu ahal izango dira AFAra, informazio osoa jasotzeko eta zalantzak argitzeko. Zeregin hori FHAAko teknikariena izango da. Informazioaz gain, behar duen babesa eta laguntza emango dio FHAAk emakumeari, hala eskatzen badu.
Bi egoeratan, jarduketaren berri emango dio AFAk UGZri:
- Haurdun dagoen emakumearekin kontaktua izatean, jaio aurreko arrisku egoeraren bat edo babesgabetasunarekiko zaurgarritasun egoeraren bat hautematen denean.
- Haurdunaren eta AFAren arteko kontaktua UGZko erreferentziazko profesionalaren bidez ezarri denean, kasuarekin lotura duelako aurretiaz (profesional horrek AFAko hitzordura lagundu ahal izango dio emakumeari, hala eskatzen badu). Hitzordua amaitu eta emakumeak baimena eman ondoren, AFAk erreferentziazko profesionalari jakinaraziko dio hitzordua izan dutela, bai eta, hala badagokio, zer adostu duten ere.