3.5. Eskola absentismoa - haurtzaroeskuliburua
3.4. Premiazko egoeretan eta kasuistika berezietan nola jardun
3.5. Eskola absentismoa
Guraso, tutore edo zaintzaileek haur eta nerabeen hezkuntza eta prestakuntza premiei jaramonik ez egitea eta derrigorrezko eskolatze aldian eskola absentismoa bultzatu edo toleratzea babesgabetasuna dira. Horixe dio Balora tresnak. Larritasun maila zehazteko eta arrisku adierazletzat (HNLren 177.2b art.) edo babesgabezia adierazletzat (HNLren 188.4g art.) hartuko den erabakitzeko, hainbat faktore izango dira kontuan, batez ere maiztasuna eta haurraren edo nerabearen garapenean duen eragina.
Kasu horietan, esku-hartzeak gainerako babesgabetasun egoeretako jarraibide orokor berberak jarraituko ditu. UGZek eskola absentismoa detektatzen dutenean, Balora tresnaren irizpideen arabera kalifikatuko dute haren larritasuna. Arrisku larria edo babesgabezia izanez gero, AFAra bideratuko da, alde batera utzita absentismoa den edo ez kasuko babesgabetasun adierazle edo tipologia bakarra eta hezkuntza ikuskaritza eta adingabeen fiskaltza egiten ari diren jarduketa.
Edozein kasutan, HNLren 119. artikuluak ezartzen duen bezala, UGZak —eta, esku hartzen ari bada, AFA— lankidetzan arituko dira hezkuntza administrazioarekin, har ditzaketen neurrien jarraipena eta zaintza egiteko:
“1. Derrigorrezko irakaskuntzaren etapan eskolagabetze-egoera edo eskola-absentismoko egoera bat detektatu ondoren, Hezkuntza Administrazioak egoera horren kausak zehazteko neurriak hartuko ditu eta, horien arabera, pertsona adingabea eskolaratzeko edo haren absentismoa amaitzeko beharrezkotzat jotzen diren neurriak hartuko ditu:
a) Hezkuntza-laguntzako neurriak, bai eskola-eremuan hezkuntza-laguntza osagarriko programen bidez, bai familia-eremuan.
b) Familiari laguntzeko neurriak, kausa bizikidetza-arazoekin lotuta dagoela uste bada.
c) Eskola-ingurunean esku hartzeko neurriak, kausa jazarpen-egoera bat dela uste bada.
d) Egokiak izan daitezkeen laguntza psikologikorako banakako neurriak, eskolagabetzea edo eskola-absentismoa zailtasun emozionalen edo sozializazio-arazoen ondorioa bada.
2. Hezkuntza Administrazioak, erakundeen arteko eta sektoreen arteko elkarlanaren eta koordinazioaren esparruan, udaletako gizarte-zerbitzuen parte-hartzea eduki ahal izango du kasu bakoitzean hartu diren neurrien jarraipena egin eta zaintzeko”.