1.3. Babesgabetasunarekiko zaurgarritasun kasuak, arrisku arinekoak edo arrisku ertainekoak UGZ artean bideratzea, etxebizitzaz aldatzeagatik - haurtzaroeskuliburua
3.5. Kasuak bideratzea eta koordinazioa udaleko gizarte zerbitzuen artean eta udaleko gizarte zerbitzuen eta adingabeen eta familiaren arloaren artean
1.3. Babesgabetasunarekiko zaurgarritasun kasuak, arrisku arinekoak edo arrisku ertainekoak UGZ artean bideratzea, etxebizitzaz aldatzeagatik
20.000 biztanletik beherako udaletako UGZetatik Gasteizko Udaleko UGZetarako bideratzeak Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzura egingo dira arrisku ertaineko kasuetan, eta Komunitate Jardueren Zerbitzura arrisku arineko edo babesgabetasunarekiko zaurgarritasuneko kasuetan. Bestalde, Gasteizko Udaleko UGZetatik 20.000 biztanletik beherako udaletako UGZetarako bideratzeak UGZetara egingo dira zuzenean (ikusi harremanetarako helbideak).
Bi kasuetan:
- Babesgabetasun egoeraren ikerketa prozesuan badago, zein fasetan dagoen hartuko da kontuan. Prozesu aurreratuan egonez gero, ikerketa txostena bidaliko da (Balora laburpen-orriarekin eta kasurako garrantzitsua den dokumentazio guztiarekin batera), ordura arte eskuragarri dagoen informazioarekin, eta ikertzeko dauden alderdiak azpimarratuta. Ikerketa UGZ hartzaileak osatuko du, jatorrizko UGZrekin lankidetza eta koordinazio egokia mantenduz. Ikerketa prozesua hasierako fasean badago eta, eskura dagoen informazioarekin, babesgabetasuna eta larritasuna zehaztu ezin badira, eta informazioa hainbat iturritatik bildu behar bada, txosten bat bidaliko da ordura arte jasotakoarekin, UGZ hartzaileak ikerketarekin jarrai dezan.
- Familiarekin esku hartzeko baliabideren bat ezarrita badago, baliabide hori mantentzea edo baliabide berriak ezartzea komeni den baloratuko dute, batera, zerbitzu bideratzaile eta hartzaileek. Mantentzea ezinezkoa bada, zerbitzu hartzaileari dagozkion gomendioak egingo zaizkio. Baliabideak mantentzeko epeei dagokienez, Balora tresnan jasotako prozedura arruntean ezarritako irizpideei jarraituko zaie.
Oharra: 20.000 biztanletik beherako udaletako oinarrizko gizarte zerbitzuetara edo horietatik bideratzea GOFEko Indarkeria Matxistaren eta Gizarteratzearen Arloaren bidez egingo da apartatu honetan aipatutako bideratzeek honelako kasuei eragiten dietenean: haur edo nerabea babesgabetasun egoeran dago, amaren aurkako indarkeria matxistarekin lotutako arazoak daude, eta ama eta haur edo nerabea indarkeria matxistako bizitoki espezifikoetan bizi dira.