1.6. Bideratze txostena - haurtzaroeskuliburua
3.5. Kasuak bideratzea eta koordinazioa udaleko gizarte zerbitzuen artean eta udaleko gizarte zerbitzuen eta adingabeen eta familiaren arloaren artean
1.6. Bideratze txostena
Kasuak UGZen eta UGZen eta AFAren artean bideratzeko, txosten idatzia prestatuko da beti, eta koordinazio egokia ziateko beharrezkoak diren telefono bidezko kontaktu edo kontaktu pertsonal guztiekin —arrekoak edo gerokoak izan daitezke— osatuko da. Txostenak familiako haur eta nerabe guztiei buruzko informazioa jasoko du.
AFAra bideratutako premiazko egoeretarako, prozedurari jarraituko zaio eta “Premiazko egoerak UGZtik AFAra bideratzea” apartatuan jasotako txosten eredua erabiliko da.
Gainerako kasuetan, txostenak egitura bera izango du, berdin dion UGZen arteko bideratzea, dela UGZtik AFArakoa, dela alderantziz. Informazioa modu desberdinetan emango da, kontuan hartuta bideratzea ikerketa fasearen ondoren egiten den, hasierako ebaluazioaren ondoren egiten den edo erakunde bideratzailea esku hartzen aritu den kasua den. Eredu orokor gisa, txostenak datu hauek izango ditu:
| Gizarte zerbitzuen arteko bideratze txostenaren eredua | |
|---|---|
| 1. Txostena bidaltzen duen zerbitzuaren eta profesionalaren identifikazioa. Data. Haur edo nerabearen datuak 2. Txostenaren arrazoia eta urgentzia maila (presazkoa, lehentasunezkoa, arrunta) 3. Familiaren identifikazio datuak (genograma, ahal den guztietan) 4. Zerbitzuaren esku-hartzea hasteko arrazoia eta data 5. Prozedura judizial garrantzitsuak (zenbakia eta epaitegia, egungo egoera —irekia, itxia, ebatzi gabea—, edukia) 6. Kasuan egindako esku-hartzearen laburpena (kronologikoki ordenatuta) o Babes neurriak (AFAren txostenetan soilik gehitu) o Landutako helburuak eta erabilitako baliabideak o Haur edo nerabeak eta familiak zer erantzun izan duten esku-hartzeari dagokionez 7. Haur eta nerabeen bilakaera eta egungo egoera, babesgabetasun egoeraren bilakaera barne o Babesgabetasun egoerak eta, kasua bada, larritasuna o Haur eta nerabe bakoitzaren egoera hainbat arlotan: fisikoa, kognitiboa eta eskolakoa, emozionala, soziala, psikosexuala 8. Guraso, tutore edo zaintzaileen eta, hala badagokio, familia nukleoko beste pertsona garrantzitsu batzuen bilakaera eta egungo egoera: ekonomia eta lan arloa, osasuna, funtzionamendu pertsonala, gizarteratzea eta laguntza sarea 9. Familia dinamikaren bilakaera eta egungo egoera: gurasoen eta seme-alaben arteko harremana, bikote harremana, anai-arreben artekoa, familia zabalarekin 10. Hala badagokio, laguntza edo jarraipen premiak (neurri eta baliabide zehatzik zehaztu gabe) 11. Erantsitako dokumentazioa (NAN/pasaportearen kopia, dokumentazio judiziala, medikuaren txostenak, Balora laburpen-orria, beste batzuk —adibidez, arreta pertsonalizatuko planak/kasu planak—) |
|