3.5. Kasuak bideratzea eta koordinazioa udaleko gizarte zerbitzuen artean eta udaleko gizarte zerbitzuen eta adingabeen eta familiaren arloaren artean

1.8. Zerbitzu hartzailearen erantzuna eta ondorengo jarduketa

HNLren 179.2 artikuluaren arabera, kasua UGZtik AFAra bideratzen bada, ez dira etengo UGZen esku-hartzeak; kasua koodinatzen jarraituko dute AFAk hura bere gain hartu arte (bere gain hartzea erabakitzen badu).  Balora tresnari jarraituta, horixe bera aplikatuko zaie AFAtik UGZrako bideratzeei. 
Gehienez ere hilabeteko epean, zerbitzu hartzaileak, erregistro elektroniko bidez, berariazko eta idatzizko erantzun arrazoitua bidaliko dio zerbitzu bideratzaileari, hartutako erabakiaren eta hartutako edo, hala badagokio, hartzea aurreikusitako neurrien berri emanez:

  • Kasua bere gain hartzen badu, une horretatik aurrera erreferente gisa jardungo duen teknikariaren berri emango du.
  • Bestela, arrazoiak azalduko ditu. 

Idazkia zerbitzu bideratzaileko arduradunari bidaliko zaio.  Kasua GLUZtik sartzen denean, idazkia Gasteizko Udaleko Gizarte Inklusioaren Zerbitzura bidaliko da, eta landa eremuko UGZetatik sartzen denean, dagokion udal edo kuadrillara (ikusi harremanetarako helbideak). 

Balora tresnaren arabera, zerbitzu hartzaileak kasuaren arreta bere eskumenekoa dela ondorioztatzen duenean, beste hilabete bat gehiago izango du —eta salbuespen moduan bi hilabete, bi erakundeen arteko akordioa badago— kasuak behar diten baliabideak abian jartzeko. Bitarte horretan, familiarekin egiten den esku-hartzeak zerbitzu bideratzailearen ardurapean jarraituko du, eta zerbitzu horrek beharrezkoak diren esku hartzeko baliabideei eutsiko die.