2. Epaitegien komunikazioak edo eskaerak - haurtzaroeskuliburua
3.6. Komunikazioak edo eskaerak, adingabeen fiskaltzaren, epaitegien etabeste herrialde, autonomia erkidego edo hiri autonomo eta lurralde historikoenak
2. Epaitegien komunikazioak edo eskaerak
Epaitegien komunikazioak edo eskaerak UGZri edo AFAri egin dakizkieke, dagokionaren eta epaitegiak irizten dionaren arabera. Oro har, helburu hauek dituzte:
- Haur edo nerabe baten egoera soziofamiliarra baloratzeko eta dagozkion neurriak hartzeko eskatzea.
- Abian den esku-hartzeari buruzko informazioa eskatzea.
- UGZri edo AFAri haur edo nerabe baten egoeraren berri ematea, esku-hartzeren bat egitea egokitzat jotzen bada ere.
- Gurasoen eta seme-alaben arteko harremanen harira zailtasun edo gatazka nabarmenak dituzten familietan esku hartzea.
- Haur edo nerabe batekiko legezko babes neurria hartzea edo zaintza judiziala betearaztea.
Komunikazioa edo eskaera jasotzen duen zerbitzuak erantzungo du. AFAn espedientea irekita duen haur edo nerabe bati buruzkoa bada, edo legezko babes neurri bat hartu edo zaintza judizial bat betearazi behar dela badio, horrek egingo ditu txostena edo esku-hartzea. Hala badagokio, UGZrekin kontsultatuko du.
AFAk edo UGZek komunikazioa edo eskaera UGZra edo AFAra helarazten dutenean, eskaera bidaliko dute, deribazio epaitegiak bidalitako ofizioaren kopiarekin batera.
Antzematen bada epaitegi batek eskaera bikoiztu duela, eta AFAri zein UGZei bidali diela, eta kasu hori artatzen ari direla edo kasuaren arreta UGZri dagokiola, azken horrek AFAri jakinaraziko dio eskaera bera jaso dutela eta zuzenean erantzungo diotela epaitegiari. Erantzun horrekin, AFAk epaitegiari jakinaraziko dio UGZk emango duela eskatutako informazioa, baita esku-hartzea egingo duela. AFAk berdin jokatuko du artatzen ari den edo kasu horiei arreta ematea dagokion kasuetan.
Epaitegiak bidalitako informazioarekin, arrisku larriko edo babesgabeziako adierazleak daudela ondorioztatzen bada, AFAk zuzenean hartuko du kasua, eta egoera horrengatik familiarekin esku hartzen ari ez direla kontrastatuko da UGZekin.