3.6. Komunikazioak edo eskaerak, adingabeen fiskaltzaren, epaitegien etabeste herrialde, autonomia erkidego edo hiri autonomo eta lurralde historikoenak

4. Beste herrialde, autonomia erkidego edo hiri autonomo edo lurralde historiko batzuetatik jasotako komunikazioak edo eskaerak

Beste herrialde, autonomia erkidego edo hiri autonomo edo lurralde historiko batzuen komunikazioak edo eskaerak UGZra edo AFAra irits daitezke, kasuaren arabera. Beste babes erakunde publiko batzuek lekualdaketen testuinguruan legezko babes neurria duten haur eta nerabeei buruz egiten dituzten komunikazioak AFAri zuzenduko zaizkio beti. 

Zerbitzu hartzaileari dagokio komunikazioari edo eskaerari sarrera ematea eta egingo diren jarduketen berri ematea, baita ondoren erantzuna ematea ere, informazioa zuzenean jaso duen edo beste zerbitzu bati eskatu dion alde batera utzita. AFAk erantzun beharreko komunikazio edo eskaeretan, UGZri kontsulta egingo zaio beti; baliteke kasua ezagutzea edo bertan esku hartzen aritzea. 

AFAk edo UGZek komunikazioa edo eskaera UGZetara edo AFAra bidaltzen dutenean, azken horri dagokiolako erantzuna ematea, eskaera bidaliko dute erakunde eskatzaileak bidalitako ofizioaren kopiarekin batera. 

Oro har, komunikazio edo eskaera horien helburua hau izango da:

1.    Haur edo nerabe edo familia bat Arabako Lurralde Historikora lekualdatu dela jakinaraztea. Beste autonomia erkidego edo lurralde historiko baten tutoretzapean egon den haur edo nerabe bat jatorrizko familiarekin berriro elkartzeari buruzko komunikazioak eta babes espedientea ixteari buruzkoak ere jasotzen dira. 

El servicio receptor -SSM o AMF- estudiará la información recibida para determinar si la intervención con el caso corresponde ser coordinada por SSM o por AMF. Behar izanez gero, erakunde bideratzailearekin jarriko da harremanetan informazio gehiago jasotzeko. 

2.    Balorazio prozesuren bat osatzeko informazioa eskatzea. 

UGZk eta AFAk balorazio prozesuetan jasotzen dituzten lankidetza eskaerei erantzun egin beharko zaie, betiere eskaera jaso duen erakundearen berezko eskumenei erantzuten badiete, IBILOren 6. artikuluan, HNLren 47. artikuluan eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 141. eta 142. artikuluetan jasotako administrazio publikoen arteko lankidetza eta kooperazio betebeharrari erantzunez. 

Eskatutako informazioa AFAn espedientea irekita duten seme-alabak dituzten pertsonei buruzkoa bada, hark egingo du txostena. Egokia bada, UGZrekin kontsultatuko du. Gainerako kasuetan, UGZek jasoko dute eskatutako informazioa, salbu eta, balorazioaren xedea (adibidez, familia berriro elkartzeko edo familia harrerako prozesuak) eta eskatzen den informazio zehatza kontuan hartuta, AFAk informazio bilketan parte hartzea adosten badute. Eskaera egin duen zerbitzuari eskaera egin zaion zerbitzuak emango dio erantzuna kasu guztietan. 

3.    Haur edo nerabearen eta harrera familiaren bizilekua Arabako Lurralde Historikoan duen familia harreraren jarraipena egiteko elkarlanean aritzeko eskatzea.

Jarraipena AFAk egingo du.

4.    Zaintza guraso ahalaren edo tutoretza arruntaren titularretako baten alde behin-behinean eskuordetzen den kasuen jarraipena egiteko elkarlanean aritzeko eskatzea (HNLren 198.4 art.), jatorrizko erakunde publikoak (autonomia erkidegoa edo lurralde historikoa) haur edo nerabearen babeserako eta tutoretzarako espedientea irekita mantenduta. 

Jarraipena AFAk egingo du.

2/2024 Legea, otsailaren 15ekoa, Haur eta Nerabeei buruzkoa.  HNLren 198.4. Nolanahi ere, guraso-ahalaren edo tutoretza arruntaren titularrak bananduta bizi badira eta egiaztatzen bada horietako batek bakarrik betetzen dituela babestua zaintzeko baldintza egokiak, desanparo-egoeraren deklarazioari eutsiko zaio, hargatik eragotzi gabe zaintza behin-behinean eta berehala baldintza horiek betetzen dituenari eskuordetzeko aukera, hark prozesu zibil edo penal baten esparruan edo borondatezko jurisdikzioko espediente batean bidezko akzio judizialak izapidetzen dituen bitartean, desanparo-egoeran dagoela deklaratutako pertsona adingabea zaintzeko eta jagoteko neurriei lotuta. Zaintza eskuordetu aurretik, entzun egin beharko zaio pertsona adingabeari, baldin eta heldutasun nahikoa badu eta, nolanahi ere, hamabi urtetik gorakoa bada.