5. Beste herrialde, autonomia erkidego edo hiri autonomo edo lurralde historiko batzuentzako komunikazioak edo eskaerak - haurtzaroeskuliburua
3.6. Komunikazioak edo eskaerak, adingabeen fiskaltzaren, epaitegien etabeste herrialde, autonomia erkidego edo hiri autonomo eta lurralde historikoenak
5. Beste herrialde, autonomia erkidego edo hiri autonomo edo lurralde historiko batzuentzako komunikazioak edo eskaerak
Oro har, komunikazio edo eskaera horien helburua hau izango da:
1. Arabako Lurralde Historikotik kanpo lekualdatzen den haur edo nerabe baten egoeraren berri ematea
Helmugako herrialde, autonomia erkidego edo hiri autonomo edo lurralde historikoari arrisku ertaineko edo arrisku larriko kasu guztiak jakinarazteko betebeharra egongo da, HNLren 186. artikuluaren arabera.
- Nazioarteko gizarte zerbitzuei edo beste autonomia erkidego edo hiri autonomo batzuei jakinarazi behar bazaie, AFAk egingo du komunikazio hori.
- Beste lurralde historiko batzuei jakinarazi behar bazaie, komunikazioa UGZek egingo dute arrisku ertaineko kasuetan, eta AFAk arrisku larriko kasuetan.
Lekualdatze kasuetan, Haurren eta Familien Erkidego arteko Batzordeak proposatuta Gizarte Zerbitzuen eta Autonomiaren aldeko eta Mendetasunari dagokionez Arreta Eskaintzeko Sistemaren Lurralde Kontseiluaren Ordezko Batzordeak onetsi zuen protokoloan (2015) ezarritakoaren arabera arautuko da AFAren jarduna.
Haurraren edo nerabearen helmuga ezezaguna bada, estatuko segurtasun indar eta kidegoen edo polizia autonomikoaren kidegoen laguntza eskatu ahal izango da, zer helmuga duen jakitearren. Behin hori jakinda, lurralde horretan eskumena duen adingabeak babesteko erakunde publikoari jakinaraziko zaio esku-hartzeak aurrera jarraituko duela (HNLren 186.4 art.).
2. Informazioa edo lankidetza eskatzea UGZn edo AFAn espediente irekia duen haur edo nerabearen ikerketa, balorazio edo jarraipen prozesuetan
Eskaera UGZk edo AFAk egingo du, dagokionaren arabera.