3. EAE-ko administrazio publikoen jarduketa ardatzak arlo horretan - haurtzaroeskuliburua
2.1. Haurrak eta nerabeak babesteko jarduketa esparrua
3. EAE-ko administrazio publikoen jarduketa ardatzak arlo horretan
HNLren 7. artikuluaren eta hurrengoen arabera, haur eta nerabeen eskubideak benetan erabiliko direla bermatzeko, EAEko administrazio publikoek, bakoitzak bere eskumenen esparruan, bost jarduketa ardatzen inguruan antolatu behar dituzte esku-hartzeak:
- Haurren eta nerabeen ongizatea, haien eskubideak benetan baliatzea eta betebeharrak beren gain hartzea sustatzea.
- Prebentzioa, detekzioa eta arreta haur eta nerabeen osasunerako, hezkuntza garapenerako, ongizate materialerako eta gizarteratzerako kaltegarriak diren egoeretan.
- Prebentzioa, detekzioa, babesa eta, kasua bada, errekuperazio osoa indarkeria egoeretan.
- Prebentzioa, detekzioa, babesa eta, kasua bada, haur eta nerabeen errekuperazio osoa babesgabetasunarekiko zaurgarritasun egoeretan eta babesgabetasun egoeretan.
- Prebentzioa eta gizarte eta hezkuntza arloko arreta zigor legearekin gatazkan dauden haur eta nerabeekin.
Ardatz horietako bakoitzean sartzen diren jarduketa zehatzak aipatu legean jasotzen dira