Hasiera  /  Aurkezpena  


1. Aurkezpena

4. Glosarioa

Nerabea

Nerabezaroan dagoen pertsona, hau da, hamahiru urtetik legeak ezarritako adin nagusitasunera edo emantzipaziora bitarteko bizitza aldian dagoena.

Hurbilekoa

Zentzu orokorrean, ahaidetasun, adiskidetasun, tratu edo konfiantzari dagokionez beste pertsona batengandik gertu dagoen pertsona bat. Haur eta nerabeen kasuan, haurrarekin edo nerabearekin aldez aurretik harreman edo bizikidetza esanguratsua, positiboa eta egokia izan duen pertsona.

Jaiotzekoa

Haurdunaldi prozesuan dagoen gizakia, oraindik jaio gabea.

Babesgabetasuna (HNLren 158.1 eta 158.2 art.)

Haur edo nerabe baten egoera guraso, tutore edo zaintzaileek dagozkien hazkuntza eginbeharrak betetzen ez dituztenean, modu desegokian betetzen dituztenean edo ezin dituztenean bete. Haurra edo nerabea arrisku edo babesgabezia egoeran egon daiteke, egoera horren larritasunaren arabera, HNLren 176. eta 177. artikuluak aplikatuta arrisku egoeraren kasuan, eta 187. eta 188. artikuluak aplikatuta babesgabezia egoerarenean.

Babesgabetasun egoera edozein indarkeria motaren ondorio izan daiteke, bizikidetzako familia ingurunean edo bertatik kanpo gertatzen direnean, guraso, tutore edo zaintzaileen ezagutza, adostasuna edo tolerantziarekin. Halaber, indarkeriarik gabeko beste egoera batzuetatik ere erator daiteke, baldin eta familia, gizarte edo hezkuntza arloko egoera, gabezia edo gatazken ondorioz, haur edo nerabeak kalte nabarmena jasaten badu garapen pertsonal, familiar, sozial edo hezitzaileari, ongizateari edo eskubideei dagokienez.  

Babesgabetasun egoerak (eta horien larritasuna) eta arrisku arineko egoerak Balora tresnaren irizpideen arabera baloratuko dira. 

Haurra

Haurtzaroan dagoen pertsona, hau da, jaiotzetik hamabi urtera bitarteko bizitza aldian dagoena.

Arrisku arina (HNLren 176.1 eta 176.2 art.; Balora tresna)

Guraso, tutore edo zaintzaileek edo familian bizi diren helduek erabiltzen dituzten hezkuntza edo hazkuntza ereduak edo haur edo nerabearekin duten tratua edo harremana ez dira egokiak edo ez dira oso errespetuzkoak haur edo nerabearen eskubide eta premiekiko. Egoerak ez dio kalte esanguratsurik eragin haur edo nerabeari (maila fisikoan, emozionalean, sozialean, kognitiboan edo afektibo-sexualean), baina bere horretan jarraitzen badu, etorkizunean eragin diezaioke. 

Arrisku ertaina (HNLren 176.1 eta 176.2 art.; Balora tresna)  

Balora tresna aplikatu ondoren ateratzen den balorazio ondorio profesionala.

Arrisku larria (HNLren 176.1 eta 176.2 art.; Balora tresna)

Balora tresna aplikatu ondoren ateratzen den balorazio ondorio profesionala.

Babesgabetasunarekiko zaurgarritasuna (HNLren 158.3 art.)  

Guraso, tutore edo zaintzaileek haurraren edo nerabearen oinarrizko premiei arreta egokia eman arren edo arreta desegokia eman ez arren, egoera horrekiko zaurgarritasuna dakarten zailtasun pertsonal, familiar edo sozialak daude, eta, ondorioz, babesgabetasuna egon daiteke etorkizun hurbilean.

Ekintza edo jarduketa babeslea

Arrisku eta babesgabezia egoeretan UGZei eta babes erakunde publikoei agindutako jarduketaren zentzuetako bat deskribatzeko erabiltzen den termino generikoa (HNLren IV. kapitulua). Arrisku egoerak prebenitzea, detektatzea eta konpontzea barne hartzen ditu, horretarako zerbitzu eta baliabide egokiak ezarrita, baita zaintza gauzatzea eta, babesgabezia deklarazioen kasuetan, legearen arabera tutoretza hartzea (urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 12.1 artikulua, uztailaren 28ko 26/2015 Legeak emandako idazketan)