Beste babes erakunde publiko batzuekin koordinatzea - haurtzaroeskuliburua
Beste babes erakunde publiko batzuekin koordinatzea
Haurren eta nerabeen babesaren arloan eskumena duten beste babes erakunde publiko batzuekin koordinatuko da AFA, honako kasu hauetan:
- Guraso, tutore edo zaintzaileak edo haur edo nerabea bera bizilekuz aldatzea, jarraipenaren eta/edo esku-hartzearen autonomia erkidegotik edo hiri autonomotik kanpo:
- Tutoretza edo zaintza neurria duen haur edo nerabe baten espedientea adingabeak babesteko beste erakunde publiko batera helaraztea, jatorrizko familiarekiko itzulera edo harremana errazteko.
- Tutoretza edo zaintza neurria duen haur edo nerabe baten espedientea adingabeak babesteko beste erakunde publiko batera helarazteko beste kasu batzuk.
- Espedienterik helarazi gabe, haur edo nerabe bat aldi baterako lekualdatzea beste autonomia erkidego edo hiri autonomo batera, egoitza zentro batean harrera egiteko.
- Espedienterik helarazi gabe, haur edo nerabe bat aldi baterako lekualdatzea beste autonomia erkidego edo hiri autonomo batera, familia harreraren kasuan.
- Beste autonomia erkidego edo hiri autonomo batean bizi den familia batek harrera egitea haur edo nerabeari.
- Zaintza edo tutoretza neurririk gabeko babes espedientea helaraztea.
- Beren burua adopziorako eskaintzen duten pertsonen bizileku aldaketa egonkorraren ondorioz adopzio eskaeren espedienteak egokitasun adierazpena egin zuenaz bestelako autonomia erkidego edo hiri autonomo batera lekualdatzea.
- Autonomia erkidego edo hiri autonomo batek adopziorako familiak bilatzea beste autonomia erkidego edo hiri autonomo batean.
- Autonomia erkidego edo hiri autonomo bateko adingabeak babesteko erakunde publiko batek hartutako tutoretza edo zaintza neurri judiziala edo borondatezkoa duten eta beste autonomia erkidego edo hiri autonomo batean dauden haur edo nerabeak.
- Adoptatuen jatorriak bilatzeko jarduketetan laguntzea.
Kasu horietan, Haurren eta Familien Erkidego arteko Batzordeak proposatuta Gizarte Zerbitzuen eta Autonomiaren aldeko eta Mendetasunari dagokionez Arreta Eskaintzeko Sistemaren Lurralde Kontseiluaren Ordezko Batzordeak onetsi zuen protokoloan ezarritakoari jarraituko zaio (2015eko martxoa). Halaber, protokolo horrek babes espedienteak helarazteko prozedura arautzen du, eta ezartzen du helarazpen hori ez dela bidezkoa izango, babes neurriaren aurkako oposizio judiziala edo haur edo nerabearekin zerikusia duen prozedura judizial irekia dagoen bitartean, edo harrera behin-behinekoa denean.
AFAk beste babes erakunde publiko batzuen eskaerei ere erantzun beharko die honetarako direnean:
- Haur edo nerabearen eta harrera familiaren bizilekua Arabako Lurralde Historikoan duen familia harreraren jarraipena egiteko elkarlanean aritzeko.
- Zaintza guraso ahalaren edo tutoretza arruntaren titularretako baten alde behin-behinean eskuordetzen den kasuen jarraipena egiteko elkarlanean aritzeko (HNLren 198.4 art.), jatorrizko erakunde publikoak (autonomia erkidegoa edo lurralde historikoa) haur edo nerabearen babeserako eta tutoretzarako espedientea irekita mantenduta.