Adingabeen eta Familiaren Arloaren antolaketa, barne funtzionamendua eta organo erabakitzaileak

3.4. AFAren mendeko baliabide eta programa espezializatuak garatzea

Baliabide komunitarioez gain, AFAk zenbait baliabide eta programa espezializatu garatu ditu legezko betebeharrak betetzeko, babes espediente irekia duten haur eta nerabeen eta familien beharrizanak aintzat hartuta, bai premiazko egoeretan, bai egoera arruntetan:

 

3.4.1. Baliabide eta programa espezializatuak

  • Babesgabetasuna ikertzeko eta baloratzeko programa
    Ikerketa eta hasierako ebaluazioko prozesuetan AFAri laguntzera zuzendua.  
  • Familian hezkuntzaren arloko esku-hartzea egiteko programa
    Hezkuntzaren arloko esku-hartzea egitera (batez ere familia etxean) eta guraso, tutore eta zaintzaileei eta haur eta nerabeei hezkuntzaren arloko taldeko esku-hartzea ematera zuzendua. Familiari babesa emateko (modalitate guztietan) eta familia berriz elkartzeko helburua duten kasu planetan aplika daiteke.  
  • Gizarte eta hezkuntza programa eguneko zentroan
    Jatorrizko familiarekin bizi diren, laguntza egunez eta eskolaz kanpoko ordutegian jaso behar duten eta hezkuntzaren arloko laguntza taldean jasotzea onuragarria izan ahal zaien haur eta nerabeei esku-hartzea ematera zuzendua. Guraso, tutore edo zaintzaileentzako orientazioa ere barne hartzen du. Familiari babesa emateko (gurasoen gaikuntza eta haur edo nerabeari berariazko laguntza ematea) helburua duten kasu planetan aplika daiteke. 
  • Laguntza psikologikoko programa
    Babes espediente irekia duten haur edo nerabeei (jatorrizko familiekin edo babes baliabideetan daudenak) eta behar duten familiei edo bizikidetza nukleoei Izaera psikologiko eta terapeutikoko esku-hartze espezializatuak (banakakoak, familiakoak edo taldekoak) ematera bideratua.  
  • Familia harreran laguntzeko programa (FAHLP)
    Familia harreraren neurriaren kudeaketan hainbat laguntza-zerbitzu eskaintzera zuzendua. 
  • Egoitza harrerako baliabideak: premiazko harrera programa, oinarrizko programa orokorra, emantzipaziorako prestatzeko programa, emantzipazio programa, jokabide nahasmenduak dituzten adingabeentzako programa —batez ere nerabeentzako da—, jokabide arazoak dituzten adingabeei laguntza intentsiboa emateko programa espezializatua.  
  • Guraso bakarreko familientzako eta haurdun dauden emakumeentzako egoitza arretako Ondoan programa
    Honako hauei zuzendua: (1) kargura babesgabezia arrisku larrian dauden seme-alaba adingabeak dituzten guraso bakarreko familia unitateak, eta (2) jaio aurreko arrisku larria duten emakume haurdun lehenerdiak. Familiari babesa emateko (gurasoen gaikuntza) helburua duten kasu planetan aplika daiteke, bestela, helburua zehazteke (Esku-hartzeko balorazioa). dutenetan. 
  • Bisiten Unitatearen zerbitzua
    Foru aldundiaren tutoretzapeko edo zaintzapeko haur eta nerabeen eta haien guraso, senide edo hurbilekoen arteko bisitak eta topaketak egin, jarraitu eta ikuskatzera bideratua.  
  • Bizitza independenterako Hegan programa
    Egoitza edo familia harreran egon diren eta bizitza autonomoari aurre egin behar dioten adin nagusiko edo adin horretatik gertu dauden gazteei tutoretza-laguntza ematera eta, kasu batzuetan, prestazio ekonomikoak izapidetzera zuzenduta dago, babes sistematik bereizteko helburuarekin. Bizimodu independentea bultzatzeko kasu planetan aplika daiteke. 
  • Adoptatzen laguntzeko programa (ProAdop)
    Adopzio prozesuen kudeaketan hainbat laguntza zerbitzu eskaintzera zuzendua  
  • Konpentsazioak eta laguntza ekonomikoak

 

3.4.2. Lege Aholkularitzako Zerbitzua

Aholkularitza eta defentsa juridikoa eta judiziala emango dizkio AFAri.