Adingabeen eta Familiaren Arloaren esku-hartzeko faseak arrisku larriko edo babesgabeziako egoeretan 

2.9. Ikerketaren ondorioen berri ematea guraso, tutore edo zaintzaileei eta haurrari edo nerabeari

Gomendatzen ez den salbuespenezko kasuetan izan ezik, gizarte zerbitzuek —bai UGZk, bai AFAk— ikerketaren ondorioen eta aurreikusitako esku-hartzearen berri emango diete guraso, tutore edo zaintzaileei eta haur edo nerabeari, egokia bada.  Informazio hori ahoz eta/edo idatziz emango da, egokien iritzitakoaren arabera.  

AFAren kasuan, beti idatziz emango zaie hitzordua guraso, tutore edo zaintzaileei. Hitzordua posta ziurtatu bidez eta hartu-agiriarekin bidaliko da, eta telefono deia egin edo SMSa ere bidal daiteke. Bertan, jakinaraziko zaie ezen, erantzunik eman ezean edo joan ezean, foru aldundiak kasuan kasuko neurriak hartuko dituela, haurrak eta nerabeak babesteko arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkion eskumenen arabera.