1.1. Arrisku adierazpena - haurtzaroeskuliburua
Legezko babes neurriak eta gauzatzeko modua
1.1. Arrisku adierazpena
Urtarrilaren 15eko 1/1996 Legearen 17.5 y 17.6 artikuluetan jasota daude haur edo nerabearen arrisku adierazpena egiteko baldintzak, eta HNLren 184 y 185 artikuluetan, berriz, modu zabalagoan garatzen dira, bai onartzeari bai baztertzeari dagokienez.
Hala, HNLren arabera, inguruabar hauek nahitaezkoak dira arrisku egoera deklaratzeko:
- Haur edo edo edo nerabearen guraso, tutore edo zaintzaileen aldetik benetako lankidetzarik ez egotea, 182 artikuluaren arabera, nahiz eta haien prestutasun maila eta jarrera aldatzea errazteko esku hartu, eta onetsitako gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartzearen proiektuan hartutako konpromisoak edo betebeharrak ez betetzea, baldin eta esku-hartze proiektuaren helburuak lortzea eragozten badu edo horiek lortzea uzten ez badu, betiere arrisku egoera ertaintzat edo larritzat jo bada.
- Jaio aurreko arrisku-egoera baten aurrean aldez aurretik esku hartu bada eta egiaztatzen bada jaio ondoren ere mantentzen direla jaio aurreko arriskua eragin zuten inguruabar berberak edo gurasoen jarrera edo jokabideak, jaioberriaren osotasun fisikorako, osasunerako, segurtasunerako edo oinarrizko premietarako arrisku handia dakartela, betiere, egoera horri buruz egiten den balorazioak ez badu zehazten haurra babesgabezia egoeran dagoela.
- Haur edo nerabearen ongizaterako edo nortasunaren garapen osorako kaltegarria den edo bere eskubideen erabilerari eragiten dion beste edozein egoera, Balora tresnan berariaz jaso denean.
Arrisku adierazpena eskumena duten udal edo foru organoek egin ahal izango dute, UGZek edo AFAk proposatuta, hurrenez hurren. Administrazio ebazpenak honako hauek jaso beharko ditu:
- Haur edo nerabearen arrisku egoera zuzentzera bideratutako neurriak, kasu planean edo arreta pertsonalizatuko planean aurreikusitako neurriak gauzatzeko, baita aita, ama edo tutore edo zaintzaileen betebeharrei dagozkienak ere —ekintzak edo ez-egiteak izan—.
- Neurriak garatzeko epea, eta neurriak ez betetzeak babesgabezia adierazpena ekar dezakeela berariaz ohartaraztea.
UGZ batek arrisku adierazpena egin ondoren, kasua bideratu eta AFAk bere gain hartzen duenean, UGZk neurria etengo du. Bestalde, AFAk erabakiko du beste arrisku adierazpen bat egin behar den ala ez. Adierazpen hori, hala badagokio, babesgabezia arrisku larriko egoera bat dagoela balioesten denean eta indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen direnean egin ahal izango da.
Arrisku egoeraren adierazpena eragin zuten inguruabarrak aldatu direla egiaztatzen bada, edo kasu planean (AFAren kasuan) edo arreta pertsonalizatuko planean (UGZen kasuan) aurreikusitako neurriak betetzen badira, bertan jasotako helburuak lortuta, eta haur edo nerabea egoera horretan dagoela pentsatzeko premisak betetzen ez badira, arrisku adierazpena errebokatu ahal izango da.
Arrisku egoeraren adierazpena automatikoki etengo da kausa hauetakoren batengatik:
- Adin nagusitasunera iristea edo emantzipatzea.
- Haur edo nerabeari adin nagusitasunaren onura ematea.
- Arrisku adierazpena eragin zuten inguruabarrak desagertu izanaren ondorioz emandako administrazio ebazpena.
- Haur edo nerabearen borondatezko zaintza hartzea, behin-behinekoa edo ebazpen judizial bidezkoa.
- Babesgabezia egoeraren adierazpenaren administrazio ebazpena.
- Haur edo nerabearen heriotza edo heriotza deklarazioa.