3.10. Errolda irregulartasuna duten familiak

Errolda irregulartasunak eragina izan dezake bai bizikidetza nukleo desberdinak dituzten familietan, bai bizikidetza nukleo bakarra duten eta izatez udalerri batean bizi diren baina beste batean erroldatuta dauden familietan. 

Erroldari dagokionez irregulartasunen bat hautematen denean, kasu bakoitzean gauzatu behar den babes ekintzarekin batera, tartean diren UGZak koordinatuko dira, egoera ezagutarazteko eta konpontzen saiatzeko. 

Haurra edo nerabea benetan erroldatuta dagoen lekua edozein dela ere (salbu eta banantze edo dibortzio kasuetan zaintza partekatua behar bezala betetzeari dagokionez, hori apartatu espezifiko batean aztertuko baitugu), babesgabetasun posibleari buruzko ikerketa eta/edo hasierako ebaluazioa eta ondorengo esku-hartzea gauzatu behar dituen gizarte zerbitzua zehazteko, haurraren edo nerabearen edo anai-arreben taldearen benetako bizilekua hartuko da erreferentziatzat, hau da, egunero bizi diren tokia. 

Bi kasuetan, erroldatutako udalerriko profesionalek parte hartu ahal izango dute, informazioa osatzeko eta esku hartzeko behar izan daitekeen laguntza eskaintzeko.