1.1. Arretaren jarraitutasunaren printzipioa - haurtzaroeskuliburua
3.5. Kasuak bideratzea eta koordinazioa udaleko gizarte zerbitzuen artean eta udaleko gizarte zerbitzuen eta adingabeen eta familiaren arloaren artean
1.1. Arretaren jarraitutasunaren printzipioa
Kasuak zerbitzuen artean bideratzea ez da berehala gauzatzen den administrazio egintza hutsa; prozesu horrek hasierako fase oso garrantzitsua du, koordinazioari, baterako azterketari eta UGZen eta AFAren arteko akordioak ezartzeari eta familiak prestatzeari dagokienez. Lehen fase horrek denbora behar du, eta kontu handiz planifikatu eta gauzatu behar da. Horrela bakarrik lortu ahal izango da bideratzea arrakastaz egitea eta esku-hartzea eraginkorra izatea, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 2/2008 Legearen 7.f) artikuluan jasotako arretaren jarraitutasun printzipioa beteta.
UGZen arteko eta UGZen eta AFAren arteko bideratzeetan, gomendagarria ez den edo ezinezkoa den salbuespenezko kasuetan izan ezik, bideratze zerbitzuak: (1) zergatik deribatu den jakinaraziko zaio familiari —ahal dela pertsonalki edo, bestela, idatziz—, eta (2) zerbitzu berriarekin duten lehen kontaktuan lagunduko die.