2.5. Arreta pertsonalizatuko planaren edukia - haurtzaroeskuliburua
Udaleko gizarte zerbitzuen esku-hartzea arrisku ertaineko egoera baieztatuetan
2.5. Arreta pertsonalizatuko planaren edukia
Arreta pertsonalizatuko planak UGZn hartutako erabaki nagusiak jaso behar ditu, haur edo nerabearekin eta familiarekin egin behar den esku-hartzearen harira. Arreta pertsonalizatuko lehenengo plana hasierako ebaluazioa amaitu ostean diseinatuko da, eta gauzatzen den bitartean berrikusiko da.
Informazio hau izango du arreta pertsonalizatuko planak:
|
|
|---|
-
Arreta pertsonalizatuko plana diseinatzeko zerbitzua eta profesional arduraduna
-
Erabiliko diren zerbitzuak, hartzaileak eta aurreikusitako iraupena
-
Arreta pertsonalizatuko plana gauzatzeko zerbitzua edo erreferentziazko profesionala
-
Haur edo nerabea eta familia identifikatzeko datuak
- Haur edo nerabea identifikatzeko datuak:
- Espediente zenbakia, haur edo nerabearen izen-abizenak, NAN/AIZ, jaiotze data, generoa, egungo bizikidetza nukleoa, helbidea, telefono zenbakia, helbide elektronikoa
- Familia identifikatzeko datuak
-
Familiaren osaera: izen-abizenak, haur edo nerabearekiko ahaidetasuna, helbidea, telefono zenbakia, helbide elektronikoa
-
Beste senide eta pertsona garrantzitsu batzuk: izen-abizenak, haur edo nerabearekiko harremana, helbidea, telefono zenbakia, helbide elektronikoa
-
-
Anai-arrebak, espediente irekia dutenak UGZn edo AFAn; alderdi/ezaugarri partekatuak
Aurrekariak eta balorazio psikosoziala
-
Babesgabetasun mota(k) eta larritasuna.
-
Esku hartzeko prozesuko informazio esanguratsuenaren deskribapen laburra
-
Esku hartzeko beharrak
Esku-hartzearen helburua
Esku-hartzearen helburuak haur edo nerabearekiko esku-hartzearen azken xedea definitzen du. Horri esker, ahalegin guztiek (bai UGZrenak, bai familiarenak, bai esku hartzen duten gainerako eragile eta zerbitzuenak) ondo definitutako zentzua izango dute, eta norabide bererantz zuzenduko dira.
Ezinezkoa da haur edo nerabe bat hainbat helburutan sartzea aldi berean, xede orokorrak bateraezinak direlako. Hala ere, ondoz ondo sar daiteke helburu desberdinetan.
Honako helburu hauek bereizten dira UGZren esku.hartzerako:
| Helburu posibleak eta esku-hartzearen iraupenari buruzko gomendioak UGZetako arreta pertsonalizatuko planaren helburu bakoitzerako |
|
|---|---|
|
Esku-hartzeko balorazioa
Gehieneko iraupena: 6 hilabete |
Ikusi |
|
Gizarte zerbitzuekiko lankidetzaren hasiera
Gehieneko iraupena: 6 hilabete |
Familiei babesa emateko esku-hartze bat hasi behar baina bertan parte hartu nahi ez duten edo partaidetza maila nahikoa ez duten haur edo nerabe eta/edo guraso, tutore edo zaintzaileei zuzendua.
Helburuak:
|
|
Familia babestea: gurasoen gaikuntza
Batez besteko iraupena: 2 urte (baina luzatu daiteke) |
Aldatzeko gai izan daitezkeen eta euren rola behar bezala betetzeko gaitasuna duten guraso, tutore edo zaintzaileak dituzten haur edo nerabeei zuzendua. Rol hori betetzea eragozten edo zailtzen dieten zailtasunak laguntza zerbitzuekin konpon daitezke, eta zerbitzu horiek eman daitezke.
Helburuak:
|
|
Familia babestea: familia osagarria
Iraupena: mugarik ez
|
Esku-hartzea onartu arren, aldatzeko gai ez diren eta euren rola osorik eta behar bezala betetzeko gaitasunik lortu ezingo duten guraso, tutore edo zaintzaileak dituzten haur edo nerabeei eta familiei zuzendua. Rol horren hainbat alderdi betetzea eragozten edo zailtzen dieten zailtasunak ezin dira konpondu eskura dituzten laguntza zerbitzuekin. Hala eta guztiz ere, haur edo nerabea familia ingurunean mantentzea aukera egokia edo bakarra dela balioesten da. Helburu horretara bideratutako kasuetan, haur edo nerabea babesteko esku-hartze zuzenak garrantzi handia du.
Helburuak:
|
|
Haur edo nerabeari berariazko laguntza ematea Iraupena: mugarik ez |
nerabeak esku-hartzea onartzen dute
Helburuak:
|
|
Laguntza, jarraipena eta/edo kontrola haur edo nerabearen eta familiaren egoerari dagokionez
Iraupena: mugarik ez |
Baldintzak betetzen ez direlako edo esku-hartzea amaitu delako aldaketara bideratutako esku-hartze batean ez dauden haur edo nerabeei eta familiei zuzendua.
Helburuak:
|
Haur edo nerabeari eta haren familiari dagokionez ezarritako helburuak eta epeak
Arreta pertsonalizatuko planak haur edo nerabearekin, familiarekin eta, kasua bada, haren ingurunearekin lortu nahi diren jomugak jaso beharko ditu —esku-hartzerako ezarritako helburutik abiatuta zehaztuko dira—, baita horiek lortzeko ezarritako epeak ere.
Esku-hartzearen helburuak adieraztea oso garrantzitsua da; izan ere, besteak beste:
- Esku-hartzearen plangintza eta garapenaren ardatza helburu horiek lortzea izan behar da.
- Helburuek zehaztuko dute haur edo nerabeari eta familiari zer laguntza baliabide edo zerbitzu eman behar zaizkien.
- Helburuak esku-hartzearen jarraipena egiteko eta emaitzak baloratzeko erabili behar dira.
- Planteatutako helburuak lortu diren ala ez aldian-aldian ebaluatu behar da, eta arreta pertsonalizatuko planean egin daitezkeen aldaketak ebaluazio horretan oinarritu behar dira.
Arreta pertsonalizatuko planean esku-hartzearen helburu orokorrak zehazten dira eskuarki, eta esku-hartzea garatuko duten zerbitzuak helburuoi jarraituko die (adibidez, familian esku hartzeko programetan, laguntza psikologikoko programetan, haur edo nerabeei laguntzeko programa espezifikoetan). Zerbitzu horiek helburu espezifikoak zehaztu beharko dituzte helburu orokorren barruan, horiei nola heldu sekuentziatu, eta horiek lortzeko jarraitu beharreko prozedura zehaztu beharko dute. Orobat, esku-hartzean zehar, UGZek zehaztutako helburu orokorrak aldatzeko proposatu ahal izango dute, beharrezkotzat edo komenigarritzat joz gero, bai eta jorratu behar diren helburu espezifikoak eta horien sekuentziazioa aldatzeko ere.
Erabiliko diren zerbitzuak, hartzaileak eta aurreikusitako iraupena
Aurreikusitako helburuak lortzeko haur edo nerabeari eta/edo familiari zer zerbitzu eman behar zaizkion barne hartu behar du arreta pertsonalizatuko planak, eta, horrez gain, zerbitzu horien hartzaileak nor izango diren eta zer iraupen aurreikusten den zehaztu behar du. Esku-hartzean, ahalik eta gehien erabiliko dira baliabide komunitarioak. Arreta pertsonalizatuko planean, halaber, parte hartzen duten zerbitzuekin ezartzen diren koordinazio eta jarraipen bileren kronograma agertuko da.
HNLren 181.3 artikuluak arrisku ertainean dauden haur edo nerabeei eta haien familiei arreta emateko prest egon beharko dutela xedatzen duen zerbitzuen artean, familian esku hartzeko zerbitzuak daude. Gizarte eta hezkuntza arloko laguntza eta laguntza psikosoziala ematen diete. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzko urriaren 6ko 185/2015 Dekretuaren arabera, zerbitzu horiek UGZren mende egongo dira, eta familia etxean nahiz inguru komunitarioan garatu ahal izango dira.
Hona hemen HNLren 181.3 artikuluan zehaztutako beste zerbitzu batzuk:
- Familiari orientazioa eta aholkularitza emateko esku-hartze teknikoak, eskatzen diren baldintzak betetzen badira, familia ingurunea eta bizi baldintzak hobetzen lagun dezaketen zerbitzuak eta prestazio eta laguntza ekonomikoak eskuratzeko eta, horrela, adingabea familia ingurunean gelditu ahal izateko; bereziki: diru sarrerak bermatzeko errenta, gizarte larrialdietarako laguntzak, eta mendetasuna artatzeko prestazio ekonomikoak eta zerbitzuak, adingabea edo familiako beste kideren bat egoera horretan badago.
- Hazkuntza eginkizunetan laguntzeko neurriak (HNLren 168. art.).
- Familia unitatearen hausturaren ondorioz familia gatazka edo krisia gertatzen den egoeretarako familia bitartekaritzako zerbitzuak (HNLren 169. art.).
- Pertsona edo familia boluntarioen laguntza eta mentoretza neurriak, pertsona horiei gertuko laguntza eskain diezaieketenak eta beren hazkuntza prozesuan erreferente izan daitezkeenak.
- Osasun arreta, osasun mentaleko arreta barne, haurren, gazteen eta familien osasun mentaleko premien tratamendura eta arreta osora bideratutako programak barne.
- Aldi berean osasun mentaleko nahasmenduak eta muga funtzional larriak dituzten adingabeen beharretara egokitutako arreta soziosanitarioa, kasua bada, HNLren 114. artikuluan jasotako unitate soziosanitarioen esparruan.
- Arreta HNLren 115.artikuluan aurreikusitako terapia eta hezkuntza unitateetan, arrisku egoeran dagoen adingabeak osasun mentaleko nahasmendu larriak dituenean eta ingurune arruntean eskura dituen neurri eta laguntza orokor eta espezifikoak ez direnean ez nahikoak ez egokiak, eta, beraz, arreta osoa, diziplinartekoa eta espezializatua behar duenean hezkuntza eta osasun erantzunerako.
- Hezkuntza premia espezifikoak dituzten pertsonen kasuan, beharrezkoak dituzten neurri eta laguntzetarako sarbidea ikastetxeetan eta lanbide heziketako zentroetan.
- Prestakuntza programetarako sarbidea hezkuntza sistema orokorra utzi duten nerabeentzat.
- Bizimodu independenterako prestakuntza programetarako sarbidea.
- Adingabearen arrisku-egoera eta egoera kaltegarria desagertzen lagun dezakeen beste edozein neurri (psikosozialak, gizarte eta hezkuntza arlokoak edo bestelakoak), beste administrazio publiko batzuekin elkarlanean hartu ahal izango direnak, hala dagokionean.
Plan egokia
Batzuetan, baliteke haur edo nerabe batek edo familia batek baliabide edo zerbitzu batzuk behar dituela baloratzea, baina, praktikan, horiek ez egotea eskuragarri edo behar diren baldintzetan. Hori gertatzen denean, egokiak izan ez arren bideragarriak diren beste aukera batzuk planteatu beharko dira. Arreta pertsonalizatuko planean jaso beharko da hori. Plan egokia zein den adierazi, eta hura zergatik ezin den gauzatu zehaztu beharko da.
Kontingentzia plana
Kontingentzia plana porrot egiteko arriskua duten arreta pertsonalizatuko planetarako definituko da, planifikatutako helburuak lortzen ez badira haur edo nerabeak kalte larria jasan dezakeela edo jasango duela balioesten den kasuetarako. Kasu horien artean daude arrisku ertainetik arrisku larrira bitartekoak. Aurreikusitako helburua lortzen ez denean UGZek nola jardun behar duten definitzen eta aurreratzen du plan horrek. Kontingentzia plan bat definituz gero, UGZek planifikatuta izan behar dute, egungo arreta pertsonalizatuko planaren gaineko lanarekin batera, porrot eginez gero abian jarri behar den aukera, eraginpeko haur edo nerabeek itxaroteko beharrik izan ez eta kalterik jasan ez dezaten.
Familiak, eta, hala badagokio, haur edo nerabeak, kasuaren arreta pertsonalizatuko planaren proposamenari emandako erantzuna; ezarritako akordioak eta konpromisoak
- Guraso, tutore edo zaintzaileek eta haur edo nerabeak proposatutako arreta pertsonalizatuko planari emandako erantzuna.
- Kasua bada, guraso, tutore edo zaintzaileekin eta haur edo nerabearekin ezarritako akordioak eta konpromisoak