1.2. Familiei Babesa Emateko Atala (FBEA) - haurtzaroeskuliburua
Adingabeen eta Familiaren Arloaren antolaketa, barne funtzionamendua eta organo erabakitzaileak
1.2. Familiei Babesa Emateko Atala (FBEA)
Atalaren eginkizunak dira:
- Kasua koordinatzea, babes espedientea duten eta egoera hauetan dauden haur edo nerabeen kasuan:
- Familia babestera bideratutako kasu plana dute. Barnean sartzen dira, egoera horretan egonda, sei hilabete baino gutxiagoko iraupena izango duen aldi baterako banantzea gertatzen den kasuak ere.
- Egoitza edo familia harreran sei hilabete baino gehiago eman ondoren, jatorrizko familiara itzuli dira, sei hilabete daramatzate bizikidetza egonkorrean, eta balioesten da haur edo nerabeak eta familiak AFAren esku-hartzea edo jarraipena behar izaten jarraitzen dutela, berriz elkartzeko prozesua arrakastaz osatzeko.
Aldi baterako banandu ondoren familia berriz elkartuta, AFAk berriz elkartzearen jarraipena egin eta laguntza emango du gutxienez sei hilabetez. Eginkizun hori FHAAk edo EHAk hartuko dute beren gain, aplikatzen den babes baliabidearen arabera. Berriro elkartu eta sei hilabete igaro ondoren, haur edo nerabearentzat arrisku larriko egoera bat dagoela balioesten bada oraindik ere, esku-hartzea FBEAk koordinatuko du. Salbuetsita daude berriz elkartu osteko jarraipena egiteari uzten zaionean 17 urte eta 6 hilabete bete dituzten nerabeak; jatorrizko atalean mantenduko dira.
- Familian hezkuntzaren arloko esku-hartzea egiteko programaren, eguneko zentroko gizarte eta hezkuntza programaren eta guraso bakarreko familientzako eta haurdun dauden emakumeentzako egoitza arretako Ondoan programaren esku-hartze teknikoaren alderdi guztiak gainbegiratzea. AFAko beste atalei laguntza teknikoa ematea programa horiekin lotutako prozesu eta egitekoei dagokienez.