1.4. Egoitza Harrerako Atala (EHA) - haurtzaroeskuliburua
Adingabeen eta Familiaren Arloaren antolaketa, barne funtzionamendua eta organo erabakitzaileak
1.4. Egoitza Harrerako Atala (EHA)
Atalaren eginkizunak dira:
- Kasua koordinatzea, babes espedientea duten eta egoera hauetan dauden haur edo nerabeen kasuan:
- Sei hilabetetik gorako egoitza harrerara bideratutako kasu plana dute, eta legezko babes neurri hartua.
- 17 urtetik aurrera banantze neurria hartuta duten nerabeak, emantzipaziorako prestatzeko kasu planarekin.
- Zazpi urte edo gehiago dituzte, haien kasu plan egokia sei hilabetetik gorako iraupena duen familia harrerara dago bideratuta, eta egoitza harreran daude oraindik ez dutelako harrera familiarik.
- Sei hilabete baino gehiagoz egon dira egoitza harreran, eta jatorrizko familiara itzuli dira. UAR arduratuko da kasuaren koordinazioaz, gehienez ere sei hilabetez. Sei hilabete horiek igarotakoan, haur edo nerabearentzat arrisku larriko egoera bat dagoela balioesten bada oraindik ere, esku-hartzea FBEAk koordinatuko du. Salbuespen izango dira une horretan (berriro elkartu osteko jarraipenaren amaieran) 17 urte eta 6 hilabete bete dituzten nerabeen kasuak; EHAn mantenduko dira.
- Inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileak, helburu zehatzarekin egoitza harreran daudenak.
- Oinarrizko egoitza harrerako, emantzipaziorako prestatzeko, emantzipatzeko eta jokabide nahasmenduetarako espezializatutako programen esku-hartze teknikoaren alderdi guztiak gainbegiratzea eta koordinatzea. GOFEren zentroetan garatzen diren egoitza harrerako proiektuen jarraipena eta kontrola gainbegiratzea eta egitea. AFAko beste atalei laguntza teknikoa ematea programa horiekin lotutako prozesu eta egitekoei dagokienez, bai eta egoitza harrerarekin ere, hala eskatzen dutenean.
- UGZekin batera, emantzipaziorako prestakuntza eta laguntza ematea egoitza harreratik irtengo edo irten diren eta jatorrizko familiara itzuli edo bizimodu independentea hasten duten 16 urtetik gorako nerabeentzako, haien familiak eta eskura dituzten laguntza normalizatuak ez direnean nahikoak haien premiak asetzeko eta laguntza gehigarria behar dutenean bizitza autonomoa izateko. Jarraipena 20 urtera arte egin daiteke, eta salbuespen moduan, adin handiagoetara arte. Kasu horietarako esku-hartzea koordinatzea. *
*Egoitza zentroetako profesionalek AFAri lagundu ahal izango diote nerabeon jarraipena egiten eta haiei laguntza ematen.