Adingabeen eta Familiaren Arloaren esku-hartzeko faseak arrisku larriko edo babesgabeziako egoeretan 

5.3. Epeak

AFAk babes espediente irekia duten haur eta nerabeekin eta familiekin duen esku-hartzeak ez du mugarik denborari dagokionez, baina lortu nahi diren helburuak ahalik eta denbora laburrenean lortzeko lan egingo da. Kasu batzuetan, esku-hartzea haur edo nerabea adin nagusitasunera iritsi arte izango da beharrezkoa (ikusi esku-hartzearen helburua). 

Kasu plana formalki berrikusi beharko da aldian-aldian, indarreko legerian eta AFAk berak ezarritako epeen arabera. Dena den, edozein unetan edo aldizkakotasun txikiagoarekin berrikusi ahal izango da, beharrezkoa edo komenigarria denean.