1. Ikuspegi orokorra

Babesgabetasun egoeretan esku hartzeko prozedurak fase bereizi eta sekuentziatuetan egituratutako prozesu bat barne hartzen du (harrera, ikerketa, hasierako ebaluazioa, esku hartzeko plana diseinatu eta gauzatzea, etengabeko berrebaluazioa, esku-hartzearen amaiera); bakoitzak bere helburuak, metodologia eta epeak ditu.  Faseen bereizketa eta sekuentziazio hori ez da modu zurrunean, estatikoan edo irizpen profesionalak aholkatzen duenetik harago ulertu behar; izan ere, errealitatean, ezinbestean, nahastu eta aldi berean gertatzen dira. Faseen zentzua da esku hartzeko prozesua antolatzea, eta adieraztea zein izan behar den jarduketa nagusia edo lehentasunezkoa —esklusiboa ez— prozesu horretako une bakoitzean, zer galderari erantzun behar zaion eta zer epe gomendatzen diren:  

Fase/egitekoa Erantzun behar diren 
galderak
Nori dagokion (UGZ/AFA) eta epe gomendagarriak 
Harrera eta lehen balorazioa 
  1. Egoera horretan, arreta gizarte zerbitzuen eskumenekoa da edo izan daiteke?
  2. Babesgabetasun egoera da edo izan daiteke? 
  3. Baiezkoa bada, zein zerbitzuri dagokio hasierako arreta (UGZ edo AFA)? 
  4. Zein lehentasun mailarekin jardun behar da?
Berehala, bai UGZn, bai AFAn, dagokionaren arabera
Ikerketa 
(hala badagokio)
  1. Babesgabetasuna dago?
  2. Baiezkoa bada, zer-nolako larritasuna du? 
  3. Arriskuan al dago edo egon daiteke haur edo nerabea? Behar al da premiazko babes jarduketarik?
  4. Behar al da premiazko babes neurririk?

Egikaritzea UGZn edo AFAn, dagokionaren arabera:

  • 1. lehentasuna: berehala hasi; gehienez 3 egun naturaletan amaitu. 
  • 2. lehentasuna: harrera egin eta gehienez 5 egun naturaletan hasi; hasi eta gehienez 15 egun naturaletan amaitu.  
  • 3. lehentasuna: harrera egin eta gehienez 15 egun naturaletan hastea gomendatzen da; hasi eta gehienez 45 egun naturaletan amaitzea gomendatzen da.  

Egokia den kasuetan, 3. lehentasuneko ikerketa hasierako ebaluazioarekin batera egin ahal izango da.

Arrisku ertaineko, arrisku larriko edo babesgabeziako kasu baieztatuetan
Hasierako ebaluazioa 
  1. Haur edo nerabearen egoera?
  2. Kausak edo lotura duten faktoreak?
  3. Baliabide propioak, faktore babesleak familian, haur edo nerabean, ingurunean?
  4. Laguntza eta tratamendu premiak?
  5. Familiak esku-hartzea onartzen du? Gradua?
  6. Pronostikoa?

Egikaritzea UGZn edo AFAn, dagokionaren arabera:

  • UGZ: ikerketa amaitu eta ahalik lasterren hasi. Gehienez 12 astetan amaitu. 
  • AFA: ikerketa egin eta berehala hasi. Gehienez 12 astetan amaitu.

3. lehentasuneko ikerketen kasuan, egokitzat jotzen bada hasierako ebaluazioarekin batera egitea, harrera egin eta gehienez 12 astetan burutuko dira bi prozesuak. 

Salbuespen gisa, “esku-hartzeko balorazioaren” kasuetan, gehienez 6 hilabetera luzatu ahal izango da.

Arreta pertsonalizatuko plana (UGZ) edo kasu plana (AFA) diseinatzea  
  1. Esku-hartzearen helburua?
  2. Legezko babes neurria?
  3. Landu beharreko arazoak? Helburuak? Sekuentziazioa?
  4. Baliabideak?
  5. Esku-hartzerako eta berrikuspenerako epeak? 
  6. Zerbitzua eta erreferentziazko profesionala?

Egikaritzea UGZn edo AFAn, dagokionaren arabera:

Hasierako ebaluazioa amaitu eta gehienez 6 aste*  + AFA 2 aste, HNZBTn aztertzeko eta onesteko

Arreta pertsonalizatuko plana (UGZ) edo kasu plana (AFA) abian jartzea eta berrikustea
  1. Helburuen lorpen maila? Haurraren edo nerabearen egoera?
  2. Aldaketak planean?

Egikaritzea UGZn edo AFAn, dagokionaren arabera:

  • Gutxienez 6 hilean behin berrikusi; epe laburragoa kasu berezietan edo beharrezkoa denean.   
  • Beste epe batzuk (legez ezarritakoak), legezko babes neurria dagoenean. 

UGZ – Oro har, arreta pertsonalizatuko plana gutxienez sei hilean behin berrikusiko da.  
AFA – Ikusi
 

Esku-hartzea amaitzea eta espedientea ixtea Kasua bada, beste zerbitzu batzuetara bideratzea

 

 


*UGZk bideratutako kasuetan, gehienez ere lau asteko epean —ahal dela lehenago—, kasua bere gain hartu duen ala ez jakinarazi beharko dio AFAk UGZri (ikus).